IRUTXULO.HITZA.INFO. Arturo Casado madrildarrak irabazi du Uliako Gimnastikak antolatzen duen nazioarteko lasterketa.
Krisi ekonomikoari aurre eginez, eta diru laguntza garrantzitsu pare bat galduta, aurrera egin du aurten ere 84. Erregetako Krosak. Hori bai, ez du esperotako partaidetza kopurua bete. Aurreko astean egindako aurkezpenean, Uliako Gimnastikako kideek 350 lehiakideetara iristea espero zutela aipatu zuten; baina atleta profesionalak eta zaletuak kontuan izanda, 211 izan ziren guztira atzoko partaideak.
Erlazionaturiko edukiak: